Megalito mota:Dolmen
Megalito eremua:BELABIETA (Uzturre - Ipuliño)
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua:
1922-07-04
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharria. Industzaileek ziotenez, 1922an: Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa, bere erdian EIE-MHMko norabidean (1,48x1,49x0,24 m.) harlosa bat duelarik eta beste bi, bata Iparraldean eta bestea Hegoaldean.
Gaur egun: Tumulua ia desagerturik dago. Erdiko kraterrak harlosa bat du zutik eta beste bi etzanda. Kraterraren erditik 1 m. Ekialdera lurrean sartutako 3 harlosa daude, paraleloan beraien artean, 0,15 m. irtetzen direnak, eta, agian, sarbidetxo bat antolatzen zutenak. Bertako hareharriak.
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:819 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Nabarmena da
Nola iritsi:
Urdelar mendiko iparraldeko sahietsaldean dagoen zabalgune batean, Belabieta Txiki lepotik 300 m. HHErantz. Belabieta Txiki trikuharria 300 m. IIMrantz aurkitzen da.
Historiala:
J. M. Barandiaran aurkitu zuen 1922an eta urte berean T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu zuten.
Bibliografia:
Diputación Foral de Gipuzkoa 1923, pp. 11-12
No comments.
Near targets
BELABIETA TXIKI trikuharria (273 m.ra) · Urdelar mendia (431 m.ra) · Arnabar mendia (837 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi