Zaraitzu ibaiak bereizten du Idokorri dagokion ardatzetik, Illongo mendikatetik, aurreraxeago Arbaiungo arroila ebakitzen duen bezala, eta bakartuta uzten du, Napari eta Aizpurgi artean. Artadiak estaltzen ditu isurialde aldapatsuenak, H eta Eko isurialdeak eta pinu sail zabalak iparraldeko isurialde gehiena. Gainean gora-behera gutxiko gandor erosoa, arte, ezpel, larre eta pinu artean dabilena. Erpin geodesikoa eta buzoia bereizita daude, gandorraren mutur banatan (buzoia Ean, erpina Man), altuera beretsuan, baina tartean kilometro eskas dutela. Igoera politena eta erabiliena Aizpurgi aldetik datorrena da. Alde hartan Santa Kolonbako arroila dago, Idokorri eta aldameneko muinoaren artean estutzen dutena, ibilbidearen osagarri.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Aizpurgi .. Idokorri | Aizpurgi | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Igoera gomendagarria
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Martxoaren 25·an - 22:56etan·an
Zoragarria da, ibilbide osoa.
Harriz markatutako bidea dago Aizpurgiti abiatuta.
Inaxio ondo esplikatzen duen bezala.
Ni postontzian bukatutzat eman dut igoera (ez nekien aurrerago erpin geodesikoa zegoenik).
Eta itzuleran Sta. Kolonbako arroilatik joan naiz, baina ezin pasatu izan nahiz beste aldera, eta berriz atzera egin, eta aparkalekura iritsi naiz.