Txitxirimuria mendia

zuriain·k

2008/07/05 - 22:03

Txartelontzia
Txartelontzia
©zuriain (2008-07-06)
2272 klik
Altuera:1.049 m
Abiapuntuak: Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.a
Lurraldea:Nafarroa

Mendizale andana joaten da Erronkari ibarreko mendiak igotzera. Hiru erregeen mahaia, Auñamendi, Kartxela, Lakhura... hala ere, inor gutxi ibiltzen da ibar honen hegoaldeko mendietan barrena (Kamille izan ezik, jakina). Horrek gure kontra jokatzen du, bideak itxi egiten direlako. Baina bestalde paraje hauetan bakardadeaz gozatzen ahal dugu, baita inor gutxik zapaldu duen mendi batean egoteko plazerraz. Eta Txitxirimuria horietako bat dugu. Bere anaia nagusia den Kukulatik Ugañain sakanak berezita, bi mendi hauek nahiko antzekoak dira: piramide formakoak, harrizko gailur zapalak... eta sasiak harturiko hegiak.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints