Skip to main content

Kukula mendia

zuriain·k

2008/04/16 - 14:57

Kukula | ©zuriain (2008-06-29)
Altuera
1.205 m
Beste izenak
Kukula de Pintano
Lurraldea

EHko txoko galduenetan kokaturiko mendia dugu. Piramide moztuaren formako mendi hau Algaraieta mendizerrako mendebaldeko muturrean gailentzen da. Ez da erraza Kukularaino iristea. Erronkari ibarreko errepidetik gertu dagoen Bideko Ama birjinaren baselizaren inguruetan hasten da bidea, 19. kilometroan dagoen zubian. Pintano (zenbait mapetan, Ugañain) ibar estuan gora eginen dugu... eta bertan lehenbiziko zailtasunak aurkitu: pistak behin eta berriz zeharkatzen du erreka. Ur handia ibiliz gero, ezinezkoa izanen zaigu aurrera egitea. Hainbat kilometroren ostean, arroila estutzen den gune batera iritsiko gara. Orain arte ia ez gara igo. Pistatik atera eta bidexka erdi itxietan gora eginen dugu, Kukularen hego-mendebaldeko isurialdetik. Neke eta lan ugarien ondoren, (ia ez dago markarik) basoa azpian utzi eta zelai idorretan gora eginen dugu. Azkenean, goiko harkaitz laua begiztatu eta tontorreko zelaian atseden hartu ahal izanen dugu. Arreta hartu behar dugu azken erasoa mendebaldetik egiteko, bestela harkaitzek eragotziko digute bidea. Seguruenik, errazagoa eta laburragoa izanen da Algaraietatik abiatzea gailurreratzeko, baina ez dakit ibiltzeko moduko biderik egonen den. Gaur egun, jendetzaz inguraturik bizi garen honetan, merezi du ahalegindu eta halako toki bakarti eta ezkutuak bisitatzea. Lan handiak hartuko ditugu, bai, baina sari ederrak ere bai.

Mendialdea*
Argaraieta

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2008·ko Ekainaren 30·an - 08:59etan·an

    Orain pare bat urte Kukulara egindako ibilbideak nahiko aho zapore txarra utzi zigunez, oraingoan zerbait atseginago bilatzea genuen helburu. Berriz ere Ugañain ibarrean gora abiatu ginen (ur handia zegoen, eta botak blaitu egin genituen), baina Kukularen oinetaraino ibili ordez, lehenago hasi ginen igotzen. Boquero de Nabarroi izeneko arroilaren parean (UTM-30 668062, 4734121)Pintano erreka zeharkatu (kairnak bidean) eta ekialderantz sigi-saga doan bidexka bat topatu genuen. Harri pilak daude ibilbide osoan, plastikozko zerrenda batzuk eta azken zatian marka gorriak. Bidea sekula ez da galtzen, baina arretaz ibili behar da batzuetan. Behin arroilaren gainaldera iritsita, bidea gainez gain dabil eta Kukularen piramidearen oinetara iritsi. Azken harkaitza sirga baten bidez gaindituko dugu (marka gorriak pasabidea aurkitzeko)Gailurretiko panorama ikusgarria da. Algaraietatik bidexka ugari ikusten ziren, dudarik gabe bi mendion arteko zeharkaldia ahalbidetuko dutenak.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi