Skip to main content

Katilliko Harri mendia

zuriain·k

2008/05/05 - 21:18

Katilliko Harri, hegoaldeko ikuspegia | ©zuriain (2008-05-06)
Altuera
1.108 m
Beste izenak
Pikuda
Abiapuntuak
Berroeta · Irurita · Artesiaga mt
Lurraldea

Saioa eta Xuriain erraldoien iparraldean mendikatea Abartaneraino luzatzen da, garaiera galduz, Baztango lurretara amildu baino lehen. Zokoa eta Larralde sakan oihantsuen arteko mendikate honetako mendiak belartsuak dira, gailurretan harria nagusitzen bada ere. Hegotik iparraldera Ekaitza (1174m), Katilliko Harria (1108m), Olari (1048m) eta Elorregi (1049m) gainak aipa ditzakegu. Haietara joateko ibilbiderik errazena Artesiaga mendatetik abiatzen dena da. Egurtegi mendixka (1194m) eta Saioaren arteko lepora igo eta Bagolegiko basoan barrentzen den bidea bilatuko dugu. Bide eder horrek Ekaitzeko lepora eramanen gaitu, Ekaitza (Zokoa)ren oinetan. Handik aurrerako bidea gailurrez gailur ibiltzea besterik ez da, Baztango paisaiaz gozatuz. Baztandik ere abia gaitezke, Berroeta edo Iruritatik.

Mendialdea*
Saioa

Oso gertu (< 1.000 m)

?Katillegi zutarria (81 m.) · KATILLEGIKO EGIA zutarria (189 m.) · KATILLEGIKO LEPOA 2 tumulua (230 m.) · KATILLEGIKO LEPOA 1 tumulua (246 m.) · GOROSPILGO LEPOA zutarria (261 m.) · KATILLEGIKO LEPOA trikuharria (262 m.) · KATILLEGIKO LEPOA IPAR harrespila (301 m.) · PIKUDA NORTE / GOROSPILGO LEPOA harrespila (364 m.) · KATILLEGIKO LEPOA HEGO harrespila (512 m.) · AITZALEGI zutarria (559 m.) · PIKUDA SUR / KATILLEGIKO LEPOA HEGO 11 harrespila (600 m.) · OLARIAGAKO LEPOA 2 harrespila (655 m.) · OLARIAGAKO LEPOA 1 harrespila (670 m.) · OLARIAGA harrespila (839 m.) · AITZALEGI BIZKARRA zutarria (906 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Ekaitza, Katilliko Harri, Abartan, eta inguruko megalitoak Artesiagako mendatea zuriain

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi